MEREZI DUEN JENDEA
Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 20
lauhaizetara.net Joan den maiatzaren 8an hil zen Inaxito Albisu euskaltzalea, euskararen munduko pertsona aparta inor izatekotan. Benetan merezi du Urtzi Urkizuk Berrian hari buruz idatzitako artikulua irakurtzea. Ezagutzen ez genuen arren, hunkitu egin gaitu haren biografiako zertzeladak ezagutze hutsak, eta, besteak beste, Lau Haizetara elkarteko kidea zenez gero, jarraibideak konta ezin hainbat izan ditzakegula erakutsi.
Deserriko kantak: EÑAUT ELORRIETAREN BAKARKAKO LEHEN DISKOA
Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 20
http://ferminmusic.com "Hitzetan oinarritutako diskoa da hau, orain arte egin dudan literarioena", adierazi zuen Eñautek Berriarako. Hamar kantetan zehar kokatu ezina leku jakinik gabe dabil, hor nonbait, airean balebil bezala: "Ezlekuaz dihardu diskoak, eta bilatu dugu kantuak etereoak izatea, eta hegan baleude bezala mantentzea (...) ezlekuan egotearen sentsazio hori indartzeko". Eñautez gain, Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Joan Oliver, Harkaitz Cano, Lander Garro eta Gabriel Aresti dira hitzen egileak.
" GU ERE BERTSOTAN" JAIALDIA
Ostirala, 2013(e)ko maiatzak 17
‘Gu ere bertsotan’ programan parte hartu duten 169 haurrek ikasturte amaierako bertso jaialdia egingo dute asteartean, maiatzak 21, Baztartxon, 18:30ean hasita. Bertan, Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek ikasturte osoan zehar programa horren barruan ikasitakoa taularatzeko aukera izango dute. Jaialdian, LH5, LH6, eta DBH1 mailetako haurrek Jokin Uranga bertsolariarekin eta ikastetxeetako irakasleekin landutako bertsoak taularatuko dituzte. Jaialdia bereziki gurasoentzat bada ere, bertsozale oro gonbidatuta dago. Sarrera doakoa eta irekia da.
ZURRUMURRUEI BURUZKO TAILERRAK: URRATEGI ALBERDIREN IRITZIA
Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 20
Hiru galdera egin dizkiogu Urrategi Alberdi Aniztasuneko zinegotziari Zurrumurruei buruzko tailerrak direla eta. Hona hemen gure galderak eta Urrategiren erantzunak: 1. Zer helbururekin ekin dio Udaleko Aniztasun sailak zurrumurruen inguruko tailerrak antolatzeari? Tailer hauek JATORRI ANITZ HERRI BAT lanketa horretan kokatu behar dira. Elkarbizitza hobetzea da helburua. Azkoitian jatorri ezberdinetako pertsonak bizi gara, eta denok gAra AZKOITIAR, eta denon artean eraiki behar dugu gure herria, kultur aniztasunak dakarren aberastasuna azaleratu eta aprobetxatuz. Hortik ari gara ...
Gehiago irakurri...
UEUREN OHARRA IKASTAROEI BURUZ
Asteartea, 2013(e)ko maiatzak 21
Hemen duzue Udako Euskal Unibertsitatetik iritsi zaigun oharra, aurtengo ikastaroei buruzkoa. Gogoan izan Azkoitiko Udalak diru laguntzak eskaintzen dituela ikastaroetan parte hartzeko: 2013ko Udako Ikastaroetan izena emateko aukera ireki dugu! 40+1 Udako Ikastaroen egitarauak ere ikusgai dituzu web gunean. Dagoeneko hasi da jendea izena ematen eta adi ibili, gogoratu talde txikiak hobesten ditugula (gehienez 15/20 pertsona), beraz interesa izanez gero, hasi apurka-apurka izena ematen. Zabaldu zure inguruan izen ematea ireki dela, guztion artean ...
Gehiago irakurri...
EKAITZAK Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 20
Ekaitza tenperatura desberdineko bi aire masa edo gehiago elkartzen direnean sortzen den fenomenoa da. Kontraste horrek eta berekin dakartzan eragin fisikoek desoreka eragiten dute, eta desoreka horren ezaugarri nabarmenak dira euria, haizea, tximistak, trumoiak, eta aldian behingo txingorra, beste fenomeno metereologikoak beste. Presio baxuko zentro bat inguruan duen presio altuko sistema batekin garatzen denean, orduan sortzen dira ekaitzak. Elkarren aurkako indarren konbinazio horrek haizeak eragin ditzake, eta baita ekaitz lainoak ere, hala nola, 10 km-ko altuera inguruan ...
Gehiago irakurri...
HERRITARRAK IPUIN KONTALARI
Astelehena, 2013(e)ko apirilak 29
Argazkia: Javier Beristain Udal liburutegiak kanpaina berri bat jarri du abian. Herritarrak ipuinak kontatzen jartzea nahi luke Udalak, eta hemen duzue horren inguruko weberako lotura: http://www.azkoitikoudala.info/eu/berriak/1999-liburutegia-ipuin-kontalari-bila#addcomments
BISITA GIDATUA: AZKOITIKO ELIZA NAGUSIA
Asteazkena, 2013(e)ko maiatzak 15
Argazkia: Jon Andoni Martin AZKOITIKO ELIZA NAGUSIA (Ama Birjinaren Jasokundeko eliza) BISITA GIDATUA (Ezkutuko altxorrak ignaziotar lurraldea). Eguna: Maiatzak 18, larunbata. Ordua: 17:00 Bisitaren edukia / lekua: Azkoitiko Eliza Nagusia. Euskal Errenazimenduko eraikin itzela. Erretaula eta pintura gisako altxorrak, Azkoitiko historia eta gertaera garrantzitsuen protagonistak. Hasiera Azkoitiko Eliza atarian, arratsaldeko 17:00etan. Bisitaren arduraduna Juan Bautista Mendizabal izango da, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko lurraldeko lehendakari eta Azkoitiko kronista ofiziala....
Gehiago irakurri...
JOSEBA IRAZOKI MATADEIKO BEBARRUKO JARDUNETAN
Ostirala, 2013(e)ko maiatzak 17
http://mataderoekintzak.wordpress.com/2013/05/16/bebarruko-jardunek-bukatzen-m17-ostirala-kontzertua-joseba-irazoki-oso-banda/ JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Gure musikari beratarra jadanik nahitaezkoa bihurtu zaigu, eta orain bakarka dator, one man band formatuan. Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Zein den azken helburua? Erritmo...
Gehiago irakurri...
LUIS AIXIRI, AZKOITIKO SOZIOLOGIA DATUTAN
Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 06
Argazkia: Jon Andoni Martin Soziologia arloko hainbat datu bildu ditu Luis Larrañaga Aixirik gure herrian aspaldi honetan. Bere azkeneko bilduman 1912, 2010 eta 2012. urteetako datuak sartu ditu, biztanleria, ezkontzak, jaiotzak, heriotzak eta hazkunde naturala izeneko ataletan txukun sailkatuta. Luisi esker jakin dugu Azkoitian 11.471 lagun bizi ginela joan den urtean, 2010ean baino 50 gehiago. Emakumeak eta gizonak paretsuan genbiltzan kopurutan: 5.700 emakume eta 5.771 gizon. Ezkontzei dagokienean, 37 izan ziren iaz, 32 zibilak eta 5 elizakoak, eta horien guztien artean 24tan...
Gehiago irakurri...
ANAITASUNA M.B.REN OHARRA
Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 13
Kaixo, Maiatzaren 19an Izarraitzeko mendi lasterketa izango da, eta boluntarioak behar dira antolatze lanetarako (bidegurutzeak zaindu). Laguntzea nahi duena azal dadila maiatzaren 15ean Anaitasunako lokalera arratsaldeko 9etan, beharrezko azalpenak jasotzera. Informazio gehiago http://www.anaitasunamb.org web orrian. Eskerrik asko Anaitasuna M.B.
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO ELKARRETARATZEA
Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 13
Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta, elkarretaratzea izango da gaur 19:00etan, Herriko plazan. Joan den astean indarkeriaz Gasteizen emakume bat hil izana salatzeko asmoz antolatu dute kontzentrazioa. Udalak bat egin du deialdiarekin, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak.
GURE ARTEKO KULTUREK ELKAR EZAGUTZEKO AUKERA
Larunbata, 2013(e)ko maiatzak 04
Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalek eta kultur eragileek elkarrekin antolatu dute IPAKA, eskualdeko aniztasun kulturalaren 1. astea.Azkoitiko Aniztasun Kontseiluak eta Xirikatzen kultur mahaiak bi jai antolatu zituzten iaz: Aniztasun Jaia eta Azkoitiko Kultur Astea. Nork bere erara, Azkoitiko aberastasun kulturala plazaratzeko ahalegina egin zuten, eta aurten aurrerago joatea pentsatu zuten: ekimena elkarrekin antolatu eta bailara osora zabaltzea.Horrela sortu da IPAKA, Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea. Helburua argia da: bailaran dagoen kultur aniztasuna ezagutarazi eta...
Gehiago irakurri...
BETE-BETEKO EGITARAUA ASTEBURUAN
Osteguna, 2013(e)ko maiatzak 09
Irudia: Javier Beristain Maiatzak 10, ostirala -IPAKA astea: Munduko gastronomien tailerra, 15:00tik 17:00etara, Elkargunean. -Madarixako jaiak, Otarre jatetxean, 21:30ean, Mus txapelketa.-Baztartxo antzokian, 22:00etan, zine foruma: Javier Rebolloren El muerto y ser feliz. -IPAKA astea: Floreaga Salestar ikastetxeko aretoan, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolaturik, 22:30ean, bertso saioa. Maiatzak 11, larunbata -IPAKA astea: Aniztasun kulturalaren festa, egitarau zabalarekin, goizetik gauera. -Herriko plazan, Alai Batzaren eskutik, goizean zehar, Beninen aldeko tailerrak, denda...
Gehiago irakurri...
IRRIEN LAGUNAK KLUBA AZKOITIAN
Ostirala, 2013(e)ko maiatzak 10
Azkoitiko Udalak bat egin du Berria egunkariak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporreta pailazo taldeak sortu duten Irrien Lagunak klubarekin. Kluba da natura, zientzia, osasuna, kultura eta elkartasun baloreetan oinarritutako euskarazko proiektu hezitzaile eta komunikatibo bakarra 3 urtetik 9 urte bitarteko haurrentzako esparruan. Proiektua aurrera ateratzeko ezagunak diren Porrotx, Pirritx, Pupu eta Loreri Largabista basozaina, Marikalanbre neskatila zientziazalea, Tiritatxo pediatra, Martinbertso kulturzale gaztea eta beste hainbat pertsonaia berri batu zaizkie. Klubak bere...
Gehiago irakurri...
BAI EUSKARARIKO BIDEAN MAILA LORTU DU SERBITZUK
Asteazkena, 2013(e)ko maiatzak 08
Bai Euskarari ziurtagiriaren lehen maila eskuratu du Serbitzu enpresak, Bidean izenekoa, hain zuzen. Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkariek asteartean eman zieten agiria Serbitzuko ordezkariei. Irudia: Udaleko Komunikazio Saila Argazkian Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria, Javier Velasco, Serbitzu Elkartea S.L. enpresako kudeatzailea, eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira, ziurtagiria emateko unean.Bidean ziurtagiria programa horretako lehen mailako ziurtagiria da: ondoren datoz Zerbitzua Euskaraz eta Zerbitzua eta Lana mailak....
Gehiago irakurri...
HONDAKINEN LANTALDEAREN 3. BILERA
Astelehena, 2013(e)ko maiatzak 06
Hara Udaleko Komunikazio sailetik Esther Lizarralderen izenean iritsi zaigun mezua: Jaun/ Andre agurgarria: Honen bidez, Azkoitiko Udalak hondakinen lan taldeko hirugarren bileran parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue. Gogora arazi nahi dizuegu zeintzuk diren lan talde honen zereginak: 1. Gaiari buruzko informazio teknikoa (adituen bitartez) biltzea eta elkarbanatzea. 2. Informazio teknikoan oinarrituta, Azkoitiak hiri-hondakinen kudeaketarako hartuko duen bideaz eztabaidatzea eta iritzia ematea. Saioen dinamika, talde eragileetako...
Gehiago irakurri...
EUSKARAREN HAUTEMATEA IKERLANA BAT ALDIZKARIAN
Ostirala, 2013(e)ko maiatzak 03
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Azkoitian euskarak gaur egun bizi duen egoeraz egindako ikerketa lanari buruzko artikulua argitaratu dute Soziolinguistika Klusterraren BAT aldizkarian. http://www.soziolinguistika.org/bat/azken_zenbakia
ANIZTASUN KONTSEILUAREN ESKAINTZA
Asteartea, 2013(e)ko apirilak 30
Aniztasun kontseiluak elkarbizitza hobetzeko asmotan, zurrumurruak argitzeko aurreneko pauso gisa, Sos Arrazakeria taldekoekin tailer sorta antolatu du.Azkoitian bizi diren etorkinen inguruko zurrumurru eta iritzi okerren eraginez, hainbat errezelo sortzen da herrian. Horri buelta eman asmoz, Aniztasun Kontseiluak azterketa bat egitea erabaki zuen: iritzi horiek bildu, aztertu, eta egiaztatu ondoren, benetako informazioa kaleratu.Horretarako, lehen pausoa Gipuzkoako SOS Arrazakeria-koekin 3 tailer antolatzea izan da. Aldez aurretik, beraiek prestatutako inkesta banatu zen Kontzejupetik...
Gehiago irakurri...
ARTXAMENDI GAZTE TOPALEKUKO LARUNBATAK MAIATZEAN ETA EKAINEAN
Asteartea, 2013(e)ko apirilak 30
Maiatzean eta ekaineko larunbat goizero plan bereziak izango dituzte herriko gazteek. Artxamendi Gazte topalekuak mendi irteerak, hondartzara txangoak, argazki rallyak... denetarik antolatu ditu, guztia ere aire librean. Herriko gazte guztiak daudenez gonbidatuta, gerturatu Artxamendira eta eman izena. Horrekin batera, adierazi nahi dugu UZTAILA JOLASEAN, PRAKA MOTXAKIN eta KIROL KANPAINA programen eskuorria maiatzaren 10ean banatuko dela ikastetxeetan eta 4 urtetik 16ra bitarteko haur eta nerabeek maiatzaren 13tik 24ra bitartean eman ahalko dutela izena. EGITARAUA HURRENGO...
Gehiago irakurri...
LIBURU AZOKA KONTZEJUPEAN
Ostirala, 2013(e)ko maiatzak 03
Gaur, maiatzak 4, Liburu Azoka izango da Kontzejupean 11:00etatik aurrera Aizkibel udal liburutegiak eta Abarketatxo ludotekak antolatuta. Haurrek liburu bana jasoko dute marrazki baten truke, eta heldu eta gazteak liburutegiko bazkide bihurtzen badira, haiek ere bai. Gainera, liburuak trukatzeko aukera ere izango da.