MAXIXATZEN

  • Letra tamaina Handitu
  • Berezko Letra tamaina
  • Letra tamaina Txikitu
Home Agenda Hitzaldiak
Hitzaldiak

INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO ELKARRETARATZEA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta, elkarretaratzea izango

da gaur 19:00etan, Herriko plazan. Joan den astean indarkeriaz

Gasteizen emakume bat hil izana salatzeko asmoz antolatu

dute kontzentrazioa. Udalak bat egin du deialdiarekin, eta parte

hartzera deitu ditu herritarrak.

 

HONDAKINEN LANTALDEAREN 3. BILERA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Hara Udaleko Komunikazio sailetik Esther Lizarralderen izenean

iritsi zaigun mezua:

 

Jaun/ Andre agurgarria:

Honen bidez, Azkoitiko Udalak  hondakinen lan taldeko hirugarren

bileran parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue.

Gogora arazi nahi dizuegu zeintzuk diren lan talde honen zereginak:

1. Gaiari buruzko informazio teknikoa (adituen bitartez) biltzea eta

elkarbanatzea.

2. Informazio teknikoan oinarrituta, Azkoitiak hiri-hondakinen

kudeaketarako hartuko duen bideaz eztabaidatzea eta iritzia ematea.

Saioen dinamika, talde eragileetako ordezkariak,norbanako herritarrak,

adituak eta Udal ordezkariak bildu eta gaiaren inguruko zalantzak

argitzea, iritzia ematea eta ekarpenak jasotzea izango da.

Bilera eguna: maiatzak 8.

Ordua: 18:30ean.

Lekua: Elkargunean.

Gaia: Hondakinen bilketa eredu desberdinak

Hizlaria: Izaskun Txintxurreta (Astigarragako Ingurumen teknikaria),

Begoña Rodriguez (Zarauzko Ingurumen Teknikaria) eta Danel

Etxeberria (Itsasondoko zinegotzi ohia).

Bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen naiz,

Azkoitian, 2013ko maiatzaren 3an

 

 

Esther Lizarralde Mendizabal

 

ANIZTASUN KONTSEILUAREN ESKAINTZA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aniztasun kontseiluak elkarbizitza hobetzeko asmotan,

zurrumurruak argitzeko aurreneko pauso gisa, Sos Arrazakeria

taldekoekin tailer sorta antolatu du.

Azkoitian bizi diren etorkinen inguruko zurrumurru eta iritzi okerren

eraginez, hainbat errezelo sortzen da herrian. Horri buelta eman

asmoz, Aniztasun Kontseiluak azterketa bat egitea erabaki zuen:

iritzi horiek bildu, aztertu, eta egiaztatu ondoren, benetako

informazioa kaleratu.

Horretarako, lehen pausoa Gipuzkoako SOS Arrazakeria-koekin 3

tailer antolatzea izan da. Aldez aurretik, beraiek prestatutako inkesta

banatu zen Kontzejupetik udal aldizkarian, herritarrei eskatuz

Azkoitian gehien entzuten diren 4 zurrumurruak aukeratzeko.

Emaitzen arabera, honakoak dira jendeak gehien esaten dituenak:

etorkinak gizarte-laguntzei esker bizi dira, ez dute integratu nahi,

gehiegi dira eta ezin ditugu gehiago onartu, eta neurriz kanpo

erabiltzen dute euskal osasun-sistema, eta larrialdi zerbitzuak

kolapsatzen dituzte.

Lehenengo tailerra maiatzaren 7an izango da, Elkargunean

18:00etan eta herritar ugari bertaratzea nahiko genuke.


1.saioa, maiatzak 7, asteartea:
Zurrumurruen aurkako erantzunak.

Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria).

- Azkoitian ditugun zurrumurru hedatuenen azterketa.

-Zurrumurruak, eta joera hori duten diskurtso politikoak nola

erabiltzen ari diren oraingo testuinguruan, politikoki analizatuko

dira, Europan hazten ari diren eskuin muturreko korronteak bereziki.

2.saioa, maiatza 21, asteartea: Kulturak eta identitateak.

Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi (Begirune).

-Zer da kultura. Nola egituratzen dira kulturak eta identitate

kulturalak.

-Identitatea eta aniztasunaren eraikuntza Mendebaldean. Nola

sortzen dugu eta nola eraikitzen dugu bestearen eta gu-aren irudia.

-Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurru kontzeptuen definizioa. Haien

eginkizuna aniztasunari buruzko ideologiak eraikitzerakoan.

-Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruak sortzeko eta hedatzeko

espazio eta hedabideen analisi laburra.

3. saioa, ekaina (4 edo 11) , asteartea.
Lehen zatia:
Nola funtzionatzen duten zurrumurruek, nola eragiten

digun zurrumurruen birusak. Rafa Crespo Ubero (Xarxa Antirumors,

Barcelona).

-Nolako erlazioa duten estereotipoek, aurreiritziek eta zurrumurruek
desberdintasun sozioekonomikoekin. Dimentsio politikoa.

-Estereotipoak eta topikoak: eragileak, espazioak, sortze eta

hedatze-bideak.

-Nola eragiten dioten jende guztiari, eta nola inplikatzen gaituzten
guztiok.

-Kultura arteko komunikazioa eta gaitasuna, aniztasunean elkarrekin
bizitzeko ezinbesteko tresna.

Bigarren zatia: Ekintzarako lanabesak.

-Nola erantzun eta nola geldiarazi zurrumurruen kutsadura Eskubide
eta Betebehar Unibertsalen esparruan.

-Estereotipoak, topikoak eta zurrumurruak kudeatzeko esperientzien
aurkezpena eta analisia. Adibide praktiko batzuk.

-Sarean lan egiten, erantzuteko eta ekintzarako plataforma.

-Nola hedatu modu positiboan datuak biztanleria osoari.

-Topikoak eta zurrumurruak kudeatzerakoan jendarteko eta

pertsonen arteko komunikazioari buruzko orientabideak.

Tailer horiek JATORRI ANITZ HERRI BAT lanketan kokatu behar

dira. Elkarbizitza hobetzea da helburua. Azkoitian hainbat jatorritako

jendea bizi gara, eta DENOK GARA AZKOITIARRAK, denon

artean eraiki behar dugu gure herria. Sekulako aberastasuna

daukagu hemen, gutako bakoitzak dauka zerbait eskaintzeko, eta

hori baliatuz egingo du aurrera herri honek, gure jatorria edozein

dela ere .

Tailerretan parte hartzeko komeni da izena aurretik ematea,

maiatzaren 3rako, Udaleko Aniztasun Sailean, 943 080 080

telefonora deituta edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezu bat

bidalita.


 

NAPAR ZUZTERRAK : PAKO ARISTIREN HITZALDIA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pako Aristik idatzi duen azken liburuan, "Independentziaren paperak"
izenekoan, gure herriaren egoera politikoari buruzko gogoeta batzuk
eskaini ditu.

Bere hausnarketetan gure herriaren historiari ere begiratu dio;
Nafarroak jasan zituen konkistek, eta bereziki azkenak, 1512-1530koak,
Europan estatu modernoak sortzen ari ziren garai hartan, Aro
modernoan estatu propiorik gabe sartzea eragin zuen;
baita hurrengo mendeetan kolonizazio prozesuaren menpe egotea ere.


 

ZERTAN DA EUSKARA AZKOITIAN XXI. MENDEAN?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irudia: Udane Juaristi.

Euskarari dagokionez, zein da benetako egoera Azkoitian gaur

egun? Zer egin beharko genuke egoera hori hobetzeko?

Hara galdera horiei eta beste zenbaiti erantzutekotan herritik

abiatuta herriarentzako egindako ikerketa lan mardula, aldi berean

euskaratik egina eta euskararentzako izateko asmoz taxutua.

Euskara Azkoitian zertan den jakin nahi baduzu,

gaur duzu hitzordua, 20:00etan Kultur Etxean.


 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL