Kaixo lagunok:
Ilargiaren misteriozko argiari buruzko zerbait kontatu nahi dizuet.
Ilargiaren argia Eguzkiaren argia besterik ez da, ilargiko hautsezko lurrazalak islatua. Batetik besterako alde bakarra intentsitatea da. Ilargiaren argia Eguzkiaren zuzeneko argia baino 400.000en bat bider ahulagoa da.
Baino ilargia beteta dagoenean, ilbete garaian, argazkigintza maite dugunoi aukera ugari eskaintzen dizkigu.
Azalpen koxkor horren ondoren, bi argazki erakutsi nahi dizkizuet. Ilargiaren argiarekin ateratakoak dira biak.


Ezinezkoa dirudi, ezta? Dena dela, egia berdaderoa da hori. BI argazkiek duten alde bakarra kameraren esposizio denbora, eta, jakina, kokapena dira.
Lorategiko argazkirako, ordu 1 eta 30 minutu behar izan nituen; besterako, Otarre agertzen denerako (argazkiaren beheko aldean ageri den etxea) 10 segundu nahikoa izan nituen. Hala ere, bi argazkiak ia ordu berean aterata daude, gaueko 00:30ak inguruan, baina bi egunetan.
Hurren arte, eta ondo lo egin.
Jon Andoni Martin Pegote
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





