
Argazkia: Javier Beristain
Berria egunkarian irakurri dugunez, Iñaki Martinez de Luna EHUko soziologia irakasleak hitzaldia eman zuen ekainaren 6an Bilbon, Pelota kaleko 10. zenbakiko Yohn jauregian. UEUren 40. urteurrena dela eta, Euskararen inguruko diskurtso edo framing berri baten premiaz aritu zen, besteak beste, honako puntu hauen inguruan:
- Hizkuntzen ekologia erabili behar da euskararen aurkako jarrera indargabetzeko.
- Hizkuntzaren defentsa diskurtso abertzalean oinarritzen bada, defentsak ere muga horiek ditu. Abertzale ez direnek etsaien sinbolo gisa hartzen dute, eta ezinezkoa dute euskarara biltzea.
- Hizkuntzen ekologian, aniztasunean eta iraunkortasunean oinarrituriko diskurtsoa proposatzen dut. Oinarri filosofiko sendoak ditu. Gainera, ekologiaren eredua oso barneratuta du gizarteak.
- Hizkuntza bat galtzen denean, gizateria osoak galtzen du, denon kultur altxorreko parte direlako.
- Abertzale izan gabe ere, denok daukagu nolabaiteko erantzukizuna euskara indartzen eta zabaltzen.
- Nazioartean garaturiko diskurtsoa da. Horrek balio erantsia ematen dio; ez da betiko euskaltzaleok bultzaturiko leloa, baizik eta nazioartean hedapena duen diskurtsoa.

Argazkia: Pegote
| < Aurrekoa |
|---|





