
Berria Taldeak eta Euskaltzaleen Topaguneak hitzartutakoari
esker, euskaltzaleen elkarteetako bazkideek eta mintzalagunek
abantailak izango dituzte egunkariko harpidedun egitean.
Joanmari Larrarte Berria Taldeko Kontseilari ordezkariak eta Mikel
Irizar Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak sinatu zuten hitzarmena.
Helburua, mugimenduaren hurbileko lagunei euskaraz bizi ahal
izateko tresnak eskaintzea da.
Horregatik, bazkide eta mintzalagunek harpide eginez gero Berria
urtebetez %50eko deskontuarekin jasotzeko aukera izango dute.
Hainbat harpidetza mota izango ditugu eskura:
- Asteartetik-igandera: 222€
- Asteartetik-ostiralera: 141,5€
- Ostirala-larunbata eta igandea: 119,6€
- Larunbata eta igandea: 85,5€
Berrialagun harpidedun egiten direnek, ongi etorri gutunarekin
batera berrialagun harpidedun txartela jasoko dute. Txartelaren
bidez eta berrialagun harpidedun kodea erabiliz, hainbat abantaila
izango dituzte: asteroko kioskoan opariak, kultur emanaldietarako
sarreren zozketak, promozioetan eskaintza bereziak eta abar.
Harpidetzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, idatzi
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera edo deitu 673.428.464 / 94.681.48.21
telefono zenbakietara.









