MAXIXATZEN

  • Letra tamaina Handitu
  • Berezko Letra tamaina
  • Letra tamaina Txikitu
Home Agenda Musika
Musika

Deserriko kantak: EÑAUT ELORRIETAREN BAKARKAKO LEHEN DISKOA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

http://ferminmusic.com

"Hitzetan oinarritutako diskoa da hau, orain arte egin dudan

literarioena", adierazi zuen Eñautek Berriarako. Hamar

kantetan zehar kokatu ezina leku jakinik gabe dabil, hor

nonbait, airean balebil bezala: "Ezlekuaz dihardu diskoak, eta

bilatu dugu kantuak etereoak izatea, eta hegan baleude bezala

mantentzea (...) ezlekuan egotearen sentsazio hori indartzeko".

Eñautez gain, Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Joan Oliver,

Harkaitz Cano, Lander Garro eta Gabriel Aresti dira hitzen egileak.



 

JOSEBA IRAZOKI MATADEIKO BEBARRUKO JARDUNETAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

joseba irazoki oso banda

http://mataderoekintzak.wordpress.com/2013/05/16/bebarruko-jardunek-bukatzen-m17-ostirala-kontzertua-joseba-irazoki-oso-banda/

JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera

askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik

inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena.

Gure musikari beratarra jadanik nahitaezkoa bihurtu zaigu, eta

orain bakarka dator, one man band formatuan. Kantatzeaz gainera,

hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta

gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die.

Zein den azken helburua? Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat

sortzea, hainbat kalibretako konposizio genuinoak disparatuz. Folka,

bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko

bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean.

Oskar Beorlegi (http://www.bidehuts.net/wordpress/?p=6475&lang=eh)

http://josebairazoki.bandcamp.com/album/oso-banda


 

MATADEIXEN KONTZERTUA: SIGHTINGS

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
sightings kartela copia
Irudia: mataderoekintzak.wordpress.com
Azkoitiko Matadeixen, datorren ostiralean, apirilaren 12an, 22:30ean.
SIGHTINGS.


sightingspress.jpg
Irudia: blogs.villagevoice.com

 

MATADEIKO BEBARRUKO JARDUNEK

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

http://mataderoekintzak.files.wordpress.com/2013/03/bj-2013-udbrr-eskuorrixe-copia21.jpg

 

Kantu poteoa Iraurgikoekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

MAXIXATZENEN KULTURA ASTEA

Kantu poteoa Ilarratik Kontzejupera, Iraurgi abesbatzakoekin

Martxoaren 11n, eguerdiko 12etan Ilarrako arkupeetan elkartuta, kantuen hitzak banatutako koadernoetan jarraituz, tabernetan ibili ginen kantuan, Plaza Berrirako bidean eta hango tabernetan jarraitu, eta Kontzejupean bukatu genuen, Musika Eskolak antolatutako Talde-talde ekimeneko emanaldia hasi aurretxoan.

Hona kantu poteoko argazki batzuk: