ZINETOGRAM: CESARE DEVE MORIRE (Taviani anaiak)

Gaur Baztartxon, 22:00etan, 2 euroren truke.
sinopsia_ Erromako Rebibbia presondegiko antzokia.
Shakespeare-ren “Julio Cesar” obraren antzezpena amaitu berri da;
ikusleak txaloka, suharki. Argiak itzali eta aktoreak beraien preso
egoerara itzultzen dira ziegetara bidean.
Nor da Giovanni, Cesar hezurmamitzen duena?
Eta nor da Salvatore, Bruto bihurtua?
Zer egin dute espetxeratuak izatera kondenatzeko?
Filma ez da saiatzen euren krimenak ezkutatzen.
Baina harrotasunak eta obrarekiko sentitzen duten pasioak
ez die utziko presoei beti kartzelak sortzen duen sumintasunetik
ihes egiten.
Filmaren sariak:
2012: Berlineko jaialdian: Urrezko Hartza filma onenari;
2011: 5 David di Donatello sari, zuzendari eta filma onena
barne.
2012: Zine Europarraren Sariak: 4 izendapen,
filma eta zuzendari onena barne;
Satellite Awards: atzerriko Filma Onenerako izendatua
ZINETOGRAM: HOLY MOTORS (Leos Carax)

sinopsia_ Egun bat aurpegi anitzeko izaki baten bizitzan, Oscar Jauna:
hiltzailea, eskalea, munstroa, aita…
Oscar Jauna identitate guztiz ezberdin baten azalean sartzen da
barneraino, bizi hauetako bakoitzean. Pertsonaiak, filma bat filma
baten barruan bezala hezurmamitzen ditu. Baina non daude kamerak,
zineko taldea, eszenografoa? Non bere etxea, bere babesa,
bere bakea?
Gaur gauean Baztartxon, 22:00etan.
|
ZINETOGRAM: THE MASTER (Paul Thomas Anderson))
Martxoak 15; 22:00etan, Baztartxon:

zuzendaria eta gidoia: Paul Thomas Anderson // musika: Jonny Greenwood // argazkia: Mihai Malaimare Jr. // aktoreak: Joaquin Phoenix, Philip Seymour Hoffman, Amy Adams, Laura Dern, Kevin J. O’Connor, Rami Malek, Jesse Plemons, Fiona Dourif, David Warshofsky, Lena Endre, Ambyr Childers // ekoizpena: The Weinstein Company / Annapurna Pictures / Ghoulardi Film Company (Estatu Batuak/2012/137′)
sinopsia_ Estatu Batuetan, II. Mundu Gerraren ondorengo garaian, jitoan eta lan bila edo beraien buruaren bila dabilen jendearen inguruko irudikapen harrigarri bat da. Freddie, itsas armadako soldadu zahar baten gorabeherak kontatzen ditu. Bere etorkizunari begira aldarte aldakorreko eta segurantzagabe itzultzen da etxera, Kausa-k eta bere liderra den Lancaster Dodd-ek erakartzen duten arte, bere emazte Peggy Dodd-ek lagunduta.
PAUL THOMAS ANDERSON
zuzendariaren hitzak_ “Pelikularekin lanean serio jarri nintzenean zerbait estilizatua, pulpa egin nahi nuen, B serieko pelikulen antzera; Jaques Tourneurren estilora baina zerbait gogorra. Ez nuen pelikula retro bat egin nahi, baina gogoan dut halako bulkadak izan nituela.”
“Joaquin Phoenix-i Lionel Rogosin-en On the Bowery (1955) erakutsi nion, Freddy pertsonaia garatzeko. Lehenago ikusi ditugu mozkorrak pantailan baina hau desberdina da: tristuratik itxaropenera begi kliskada bakarrean. Baita fisikoari dagokionez ere: tipo horietan ez dago gantz handirik … beharbada hogeita hamar urte inguru dituzte baina berrogeita hamar edo hirurogei dirudite. Jarrera destruktiboa duen norbaitez kezkatzeko moduan ere eragin zuen. Beldurrezko pelikula bat bezala da, norbaitek ate desegokia igaro behar duela dakizunean. Badakizu eta sentitzen duzu tipo hauek zurrutean jarraituko dutela, baina oraindik suspensea mantentzen duzu, beraietako bat behintzat desintoxikatuko ote da … eta, nola ez, botila heltzen jarraitzen dute. Bihotza haustekoa da.”
“Pelikula bat egiteko beldurtuta egon behar da: hor kanpora irteteko prest, zertan ari garen jakin gabe.”
filmografia esanguratsuena: Boogie nights (1997); Magnolia (1999); There will be blood (2007); The Master (2012)
filmaren sariak_ 2012: Oscar-etan: 3 izendapen: Aktorea (Phoenix), bigarren mailako gizonezko (Hoffman) eta Emakumezko aktore (Adams) onenak // 2012: Urrezko Globoak: 3 izendapen: Aktore eta emakumezko eta gizonezko bigarren mailako akt. onenak // 2012: Critics Choice Awards: Bigarren mailako akt. onena. 7 izend. // 2012: BAFTA sariak: 4 izend. aktore onena barne // 2012: Venecia Jaialdia: Zuzendari eta aktore onena, FIPRESCI // 2012: Los Angeleseko Kritiko Elkartea: 4 sari, zuzendari onena barne. 7 izend.. // 2012: Gotham Sariak: Filma onenera izend. // 2012: Satellite Awards: 7 izend. // 2012: San Francisco-ko Kritiko Elkartea: Filma eta aktore onena // 2012: Kansas-eko Kritiko Elkartea: Filma, gidoi eta bigarren mailako akt. onenak
ZINETOGRAM: BLANCANIEVES (Pablo Berger))

Otsailaren 22an, 22:00etan, Baztartxon: BLANCANIEVES
Zuzendaria eta gidoilaria_ Pablo Berger

Muntaketa_ Fernando Franco//Argazkiak_ Kiko de la Rica
Musika_ Alfonso Vilallonga
Aktoreak_ Maribel Verdú,
Daniel Giménez Cacho, Macarena García, Josep Maria Pou,
Angela Molina, Pere Ponce, Ramon Barea.
Ekoizpena_ Arcadia Motion Pictures (Espainia/2012/104′)
sinopsia_ Pasa den mendeko 20ko hamarkadan Espainiako hegoaldean girotutako film honek Grimm anaien ipuinaren ikuspegi berezia eskaintzen du. Carmen gazteak txikitatik sufritu du bere amaorde Encarnaren jazarpena. Iraganetik ihesean, bidaia liluragarria abiatuko du lagun berri batzuen laguntzarekin.
zuzendariaren hitzak_“Cristina García Roderoren argazkietan dago gakoa, eta agian baita Espainiako hainbat errealitate ikusteko dudan moduan ere. 90eko hamarkada New Yorken igaro nuen, emakume janponiar batekin ezkondu nintzen han, eta gainera euskalduna naiz; ondorioz, Espainiako tokiko estereotipo batzuk ikusteko dudan moduak aldi berean barrutik eta kanpotik begiratzera naramatza. Betidanik erakarri izan naute eta buelta bat ematea gustatzen zait. Argazki hori ikusi nuen orduan eta Blancanieves eta ipotxak zezenen munduan irudikatu nituen. Gainera, zoratzen nauen film bat bada: Freaks (La parada de los monstruos, Tod Browning, 1932), betidanik interesatu izan zaidalako arraroa, desberdina dena, baina erakarpenaren ikuspegitik eta munstroarekiko maitasunetik.”
“Gure erreferentzia ez zen izan zinema mutuaren estereotipoa, 40eko hamarkadako Hollywoodeko izar handiena baizik. Nire ustez film bat bere tonua da. Gidoia bezain garrantzitsua da tonua aurkitzea. Hori da nire obsesioa. Tonua mantentzea, kosta ahala kosta. Ezin diozu ihes egiten utzi. Horretan ezin da amore eman.” (Caimán, cuadernos de cine, 9. zkia., 2012ko urria)
filmaren sariak_ 2013: 10 Goya sari: Filma eta emakumezko aktore onena (Marivel Verdú) barne, 18 izendapen; 2012: Donostiako zinemaldian: Epaimaiaren sari berezia, emakumezko aktore onenari(Macarena García) ; 2012: 4 Gaudí sari: hizkuntza katalaneko pelikula onena eta musika barne
filmografia_ Mama (film laburra) (1988); Torremolinos 73 (2003); Blancanieves (2012)
http://zinetogram.wordpress.com/
|