MAXIXATZEN

  • Letra tamaina Handitu
  • Berezko Letra tamaina
  • Letra tamaina Txikitu
Home Azkoitixen Euskerie Azkoitixen

GETARIAKO ALTXOR EZKUTUAK_1

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ia denok ezagutzen dugu Getariako herria. Bere kale politetan ibil gaitezke pasieran, San Salvador eliza bisitatu, udaran bere bi hondartzetan gozatu, portuko kolore bizidun itsaontziei begira egon, islaz gozatu eta arrantzaleek eta sareak josten dituzten emakumeek nola lan egiten duten ikusi.



Joan den urtetik Cristobal Balenciaga Museoa ere ba
daukagu bertan, Getariako jostun handiaren jantzi dotoreak erakusteko prest.
Baina bada Getarian beste toki bat, seguruenez handiena izanagatik ere, gutxien ezagutzen duguna.San Anton Parkea edo Getariako arratoia izenarekin ezagutzen dugun tokiari buruz ari naiz. Interesgarria da benetan parke natural hori. Landare eta zuhaitz mota ugari ditu, bertakoak eta exotikoak. Gorako bidean itsasargia ikusiko dugu eta mendiaren puntan Katxapo izeneko eraikuntza txikia.

Nolanahi ere, bidean gora goazela begiak ondo zabalduz gero, horrelako zenbait eskulturak ikusiko ditugu, batzuek zaharrak eta oraintsukoak besteak, niretzat benetan Getariako altxor ezkutuak direnak.


Hurrengo batean abia zaitez Getariako arratoira, eta ea bertatik bertara ikusten dituzun artista ezezagunen batek egindako eskultura polit horiek.

Javier Beristain