MAXIXATZEN

  • Letra tamaina Handitu
  • Berezko Letra tamaina
  • Letra tamaina Txikitu
Home

IZAKITXO HEGALARI HORIEK_1

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Joan den ostiralean, 2012ko maiatzaren 26an, hainbat kointzidentzia gertatu ziren, eta nik, neure 47 urteetan, Azkoitian sekula bizi gabeko zerbait eragin zuten.

Ni ez naiz jakintsua kontu horietan, baina iruditzen zait udaberriaren hasieran etengabe bota duen euriak eman diola bide hezetasun atmosferari. Garai honetan eltxoak ugaltzeko hazitegirik onena, alegia. Beroa espero genuen, baina inork inondik ere espero ezin ostiral arratsaldeko txikiteoaren unerik jendetsuenean sinestezina den zerbait gertatuko zela: eltxoen izurria! Edo auskalo zer ziren intsektu hegalari txikitxo horiek.

Arratsaldean izan zen tarte bat, 20:30 inguruan, airean hegan zebiltzan izakitxo horien kopurua hainbesterainokoa zela, zaila baitzen ohiko moduan arnasa hartzea ere.

Kontua da izakitxo horiek ordu gutxi batzuetan ibili zirela gure artean; baina zer gertatuko zen denboran iraun izan baldin balu?

Erakutsi dizkizuedan argazkiek azpimarratu egiten dute izaki hegalari horiei buruz kontatu dizuedan istoriotxoa, aldi berean hain txikiak eta hain handiak izanik.

Jon Andoni Martin (Pegote)