
ZURIA ETA BELTZA
Zuri-beltzezko argazkiak argazkintza bera bezain zaharrak dira. Izan ere, ia ikus-teknologia guztiak dira zurian eta beltzean hasitakoak, eta gerora, pixkanaka pixkanaka, joan izan dira koloreak eransten. Hasieran pentsa daiteke mota horretako argazkiak antzinakoak eta mugatuak direla, baina argazkiak ateratzeko modu horrek baditu bere abantailak. Irudiak kolorerik gabeak izanda, ikuslearen begirada haiekin ahaztu eta irudiak bihurtzen dira protagonista, eta haien arteko harremanak ere bai.

Oraingo kamera digitalekin oso erraza da zuri-beltzean kliskatzea, doitzeko ukitu xume batzuekin prest izango dugu eta ekipoa.

Aurrena argazkia zuri-beltzean ateratzeko aholkua emango nizueke, eta gero pasa zuri-beltzera.

Egia esan, ez nago oso ohituta zuri-beltzeko argazkien teknikara. Hala ere, gustatzen zait noizbehinka praktikatzea.

Hemen daukazue zuria eta beltzarekin jolas egiten duten argazkien galeria bat, zuri-beltza eta koloreak nahastuta dauzkan bakarren batekin, hori ere oso interesgarria iruditzen zaidalako.
Jon Andoni Martin Pegote
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





