| 1 |
Euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dugun eta egingo dutenen elkartea gara |
| 2 |
Euskarak Azkoitian galdu dituen funtzioak berreskuratzeko bidean, herriko datu soziolinguistikoak eta hizkuntz ekologiaren printzipioak ditugu oinarri |
| 3 |
Hizkuntza batek bizi ahal izateko behar dituen une eta guneak sortu, elikatu eta berritzea dugu helburu |
| 4 |
Hizkuntz dinamikak oinarri hartuta ditugun eskubide eta arduren inguruko formazioa etengabea ezinbesteko zaigu |
| 5 | Egun ditugun gune hegemonikoei eutsi eta berriak sortzen jarri dugu indarra |
| 6 | Eleaniztasun iraunkorraren alde egingo dugu. Azkoitia eleanitza bai, baina euskara hizkuntz hegemoniko dela |
| 7 | Kultur sorkuntzak eta kontsumoak hizkuntz komunitatearen motibazio, ezagutza eta erabileran duen eraginaz jabetuta, proiektu osoaren giltzarritzat hartuko dugu eta lehentasunez landu |
| 8 | Jarrera politikoa dugu, ez alderdikoia. (Jarrera politikoa= hizkuntza dinamiketan eragin nahi dugu) |
| 9 | Euskalgintzako bilgune izateko bokazioa daukagu eta euskararen garapen osorako bidean eragile |
| 10 | Herri mailako zein herriz gaindiko eragileekin elkarlanerako prest egongo gara beti oinarrietan ados bagatoz |
| 11 | Nazio mailako proiektu bateko (Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa) parte den herri mailako elkartea gara |


