
ORCHIS CAZORLENSIS
Euskal katalogoan desagertzeko arriskuan adierazitako orkidea bitxi bat da.
DOMINO EFEKTUA: guztiok edo ezer ez.
Azkenean gizakiarengana berarengana ere iritsiko den efektua da, hein handi batean guk geuk bizirik irautea oreka natural askoren araberakoa baita.

Oraindik ere ezezagun zaizkigu bizidunok elkarri lotzen gaituzten harremanetako asko. Orain argitzen hasi garen prozesuen sare konplexu bat da bizitza, baina, tamalez, ezagutzaren abiadura suntsiketarena baino askoz ere motelagoa da. Orkideak dira horren adibide bikaina. Lore eder horiek intsektuen bisitak behar dituzte, poliniza ditzaten, eta, aldi berean, intsektuek beraien larbak hazteko beste izaki batzuen beharra dute.
Espezieen arteko harreman horiei behar besteko garrantzia ematearen arabera egon daiteke arriskupean dauden espezie batzuek irautea edo haiek berreskuratu ahal izatea.

Euskal Herria aldizkariko informazioarekin osatutako artikulua da honakoa.
05 ESPECIES.ok.indd - Euskal Herria Aldizkaria
www.euskalherria-aldizkaria.com/irudiak/dossier_053.pd
Jon Andoni Martin Pegote
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





