Euskara elkarteen Topagunearen GUNEA EGUNA izan zen joan den larunbatean Azkoitian, Topaguneak eta Maxixatzenek elkarlanean antolatuta.

Zazpi Frontoietan euskara elkarteek 25 ideia on jakinarazi zituzten.




Ondoren, kantu jira izan genuen plazara bidean, eguraldi kaxkarrarekin, baina geure arteko giro ederrean.
Gero, bazkaria izan zen Kontzejupen, bertako herritar beti gazte batzuek prestatua.


Bazkalondoan, Bertso Eskolako ume eta gazteak aritu ziren kantari.
Eta ondoren Erromeria ederra!


| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






Iruzkinak
Azkoitiarrak dantzari trebeak zaretela ere ikusi genuen eta beraz, hurrengo erromerian zuek irakasle!