Euskal esaera zahar batek dio gaitz asko onerako izaten direla, baino aurkakoa ere pentsa liteke zenbaitetan. Izan ere, ustez aurrerabidean ibiltzeak oinarrizko kontuak ahaztera garamatza nahi baino gehiagotan. Esaterako, Think in English aldizkariaren 146. zenbakian ageri denaren arabera, Britainia Handiko bost eta hamahiru urte arteko haurren % 67ek dakite DVD irakurgailu bat egoki erabiltzen, eta % 55ek bakarrik daki bere zapata-lokarriak lotzen.
Gaur egun, milaka aplikazio ditugu bizitza errazten digutenak. Atzo jakin genuen poteoan gabiltzanean mugikorrean edari-zerrenda notatzeko aukera eskaintzen duela Appoteo Androiderako aplikazioak, Sustatu.com-en irakurri dugun albistearen arabera. Aurrera bidean beste pauso bat dudarik gabe, are gehiago Azkoitia bezalako herri kalezale eta taberna-maite baterako.
Hara aplikazioaren sortzaileek egindako aurkezpena:
Koadrillarekin poteatzen zabiltzala paper eta boligrafo gabe bazabiltza erabili ezazu aplikazio hau!! Edari arruntenak bertan daude, eta laister zure edari gustukoenak sartu ahal izango dituzu.
appoteo580.jpg 54KB (55410 byte)
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





