
Nekane liburuzaina, Leire LarraƱaga irabazlearen aita Romualdo, Sara liburuzaina eta Maxixatzeneko lehendakari Naroa Olalde.
Topagunea Euskaldun Elkarteen Federazioak antolatuta, IRAKURRI, GOZATU, OPARITU kanpainaren 6. edizioan gure herrian lehenengo zozketa egin zen, eta Leire LarraƱaga izan zen irabazlea. Bere aita Romualdok jaso zuen saria, haren ordezkari moduan. Sariaren bitartez, 30 euroko erosketa txartela izango du eskura Iratzar edo Hizki liburudendetan erabiltzeko.
Lehenengo zozketan, udal liburutegitik hartu eta irakurritako libururen bati buruz galdetegi bati erantzun diotenek hartu dute parte. Laster egingo den bigarrengo zozketan, berriz, erantzuteagatik herriko aipatutako dendetan deskontuarekin (% 25ekoa edo %50ekoa Maxixatzeneko kideentzat) libururen bat erosi dutenen artetik irtengo da irabazlea.
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





