MAXIXATZEN

  • Letra tamaina Handitu
  • Berezko Letra tamaina
  • Letra tamaina Txikitu
Home Kultura Elkarrizketa Txanbolink_1

Txanbolink_1

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aldekotxe. Konparaketetan, egoera hobeagoa azaltzeko.
"Aldekotxe bizi nauk oiñ!". Ikus igualekotxe.

Zozketa batekin hasten da Robert Guédiguianen azken filma, Les neiges du Kilimanjaro. Zoriak erabakiko du langileen patua. Eta, beti moduan, batzuen alde eta besteen kontra lan egingo du zorteak. Filmean, justiziaren alde borrokan jardun dutenek bidegabekeriak egiten dituzte, eta injustiziarekin bat egitera behartuta daudenak ez dabiltz oker beti. Horrexegatik maite dut Guédiguian. Bere pertsonaiak ez direlako zuriak edo beltzak. Jende arruntaren bizimodua erakusten duelako. Langileak, langabetuak, gazteak, emakumeak… errealak direlako. Karta-jokoan aritzen dira lagunartean, bazkariak egiten dituztenean etxean egindako postrea eramaten dute, burusoilak dira, ederrak dira, seme-alabak eta gurasoak errietan aritzen dira, petriletan eseritzen dira eguzkia
hartzeko, eta eurek dekoratu dituzte euren etxeak.

Jende arrunta, jende xumea, bai, baina eguneroko bizitzan arazo konplikatuak eta zalantza erraldoiak dituztenak. Besteekin konparatzen direnean batzuetan irabazle ateratzen direnak. Burgesen pare bizi diren sindikalistak, lanik gabe dauden langileak, gizarteak ikusi nahi ez dituen pobreak… eta guztien kontraesanek eta ametsek talka egitean ernaltzen den emozioa: esperantza.

http://www.dailymotion.com/video/xpul0p_las-nieves-del-kilimanjaro-trailer-espanol-v-o-s_shortfilms

“Les neiges du Kilimanjaro” (Las nieves del Kilimanjaro, Robert Guédiguian, 2011)

 

Iruzkinak 

 
#1 Haizea 2012-05-09 12:54
Harriturik nago ikusteaz Hegoaldeko norbaiti interesatzen zaizkiola Guediguian-en filmak... Normalean, oso hedapen eskasa dute Bidasoako beste aldean, nahiz eta izugarri onak izan. Pozten naiz, benetan, artikulu hau irakurtzeaz, eta baliatzen dut irakurleei aholkatzeko filmegile bikain horren filma guztiak ikus ditzaten !!!!
Aipamena