Eman dezagun telebistako kazetari bat datorkigula guri galdera batzuk egitea proposatuz.
Eman dezagun erantzutea onartu diogula, eta arazorik gabe, korapiloak korapilo eta dardarrak dardarra, bete dugula agindutakoa.
Eman dezagun une horretan kazetariak esango digula galdera beraiek beste hizkuntza batean erantzutea komeniko dela, beraien kateak bi hizkuntzatan emititzen duelako.
Eman dezagun ondorengo aukeretako bat gauzatuko zenukeela:
- Eleanitza zarela egiaztatuz, zure hizkuntza jakinduria erakutsiz, onartu.
- Kazetariak proposatu eta zeuk onetsitako hizkuntza aukerari eutsiz, ez onartu.
- Norabidea behatzez markatuz, txakurraren salara bidali.
Eman dezagun zure jokabidearen arrazoia badakizula sakon-sakonean zein den. Asmatuko al zenuke idatziz azaltzen?
| < Aurrekoa |
|---|





