Atzo arratsaldean guraso-lanetan genbiltzala, gure lau urteko umeen ateraldiei buruz hasi ginen hizketan. Halako batean, umeak honako galdera egin ziola esan zuen batek: "Ama, nola sortu zan gu bezelako lehenengue?"; eta beste batek jarraian: "Guriek berriz hauxe galdetu zidan: ama, zein izen zan lehenengo ama?

Argazkia: Pegote
Orduan, hitz eta pitz ekin genion, Adan eta Ebarena egokia ote den garaiotan, edozein ipuinek balioko ote duen horrelakoei erantzuteko eta abar. Baina halako batean, norbati bururatu zitzaion: "Euskal mitologiara jo dezakegu, egundoko ipuin eta pertsonaia piloa dauzkagu eta!"
Esate baterako, Euskal Mitologiaren Ataria orrian sartu eta aproba egin dezakegu; ea balio digun, gurasooi eta gainontzekoei!
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





