MAXIXATZEN

  • Letra tamaina Handitu
  • Berezko Letra tamaina
  • Letra tamaina Txikitu
Home Kultura Plaza
Plaza

IRRIEN LAGUNAK KLUBA AZKOITIAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azkoitiko Udalak bat egin du Berria egunkariak, Elkar argitaletxeak eta

Katxiporreta pailazo taldeak sortu duten Irrien Lagunak klubarekin.

Kluba da natura, zientzia, osasuna, kultura eta elkartasun baloreetan

oinarritutako euskarazko proiektu hezitzaile eta komunikatibo bakarra

3 urtetik 9 urte bitarteko haurrentzako esparruan.

Proiektua aurrera ateratzeko ezagunak diren Porrotx, Pirritx, Pupu eta

Loreri Largabista basozaina, Marikalanbre neskatila zientziazalea,

Tiritatxo pediatra, Martinbertso kulturzale gaztea eta beste hainbat

pertsonaia berri batu zaizkie.

Klubak bere helburuak bideratzeko dituen baliabideak dira

www.irrienlagunak.com web gunea, Zeraingo irrien lagunak

aterpetxea eta Irria aldizkaria.

Web gunea doakoa da. Haurrak izena eman orduko, automatikoki

klubeko kide bihurtzen da. Bertan klubari buruzko gorabehera guztiak

ez ezik, jolasak, zozketak, ipuinak, musika eta abar ere badago eskura.

Gainera, ikastetxe eta elkarteek ere eman dezakete izena.

Zeraingo irrien lagunak aterpetxean, berriz, familiei, lagun

taldeei, ikastetxeei eta elkarteei zuzendutako egun bateko,

asteburuko, bi edo hiru eguneko egonaldiak eta jarduerak egiteko

aukera aparta dago klubeko pertsonaiekin.

Azkenik, Irria aldizkariarekin helburua da gaztetatik umeek prentsa

eta liburugintzara ohitzea. Horretarako hilean behin harpidetza bidez

etxean jasoko dute 44 orrialdeko aldizkaria klubeko pertsonaien

abentura, joko, bertso eta eurentzat bereziki landutako atalekin.

Gurasoek, berriz, e-postaz seme-alabekin aldizkaria lantzeko gida.

Irrien lagunak klubak Udalari Irria aldizkaria Azkoitian

zabaltzeko laguntza eskatu dio. Udalari euskarazko produktuen

erabilera eta kontsumoa ez ezik, sustapena ere badagokionez, erabaki

du urtebetez aldizkari horren 30 harpidetza bere gain hartzea.

Hortaz, HH03tik LH3raino Floreaga salestar ikastetxean mailako aldizkari

bana jasoko dute hilero uztaila eta abuztuan izan ezik. Ikastolan, aldiz,

maila bakoitzeko 2 ale, mailako ikasle talde kopurua handiagoa delako.

Aldizkaria anbulatorioan, ludotekan, liburutegian, musika eskolan eta

AEK euskaltegian ere eskuragarri izango da.

Bestalde, Udalak 8 harpidetza zozketatuko ditu 3-9 urte bitarteko

seme-alabak dituzten herriko familien artean.

Pirritx eta Porrotxen aldizkariaren zozketan parte hartzeko Irrien lagunak

klubeko 3 pertsonaien izena eta deskripzio txikia egin eta bidali behar da

udaleko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu e-posta, Facebook edo Twiter

guneetara edo utzi udaletxeko harreran horretarako jarri den kaxan.

Zozketako izenak eta deskripzioak bilatzeko informazioa

www.irrienlagunak.com gunean dago.

Zozketan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 15a da.

Informaziorako telefonoa 943 857175.


Animatu eta Parte hartu!

 

GURE ARTEKO KULTUREK ELKAR EZAGUTZEKO AUKERA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalek eta kultur eragileek elkarrekin

antolatu dute IPAKA, eskualdeko aniztasun kulturalaren 1. astea.

Azkoitiko Aniztasun Kontseiluak eta Xirikatzen kultur mahaiak bi jai

antolatu zituzten iaz: Aniztasun Jaia eta Azkoitiko Kultur Astea.

Nork bere erara, Azkoitiko aberastasun kulturala plazaratzeko

ahalegina egin zuten, eta aurten aurrerago joatea pentsatu zuten:

ekimena elkarrekin antolatu eta bailara osora zabaltzea.

Horrela sortu da IPAKA, Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea.

Helburua argia da: bailaran dagoen kultur aniztasuna ezagutarazi

eta bertan bizi garen hainbat kulturetako jendeak elkar ezagutu

eta elkarren aitortza egitea nahi dute.

Amaitzeko, herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.


 

KORRIKAKO IRUDIAK

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Argazkia: Javier Beristain

Maxixatzeneko kolaboratzaile ditugun Javier Beristainek eta Jon Andoni

Martinek 18. Korrikaren testigantza koloretsua eskaini digute iruditan.

Argazkia: Jon Andoni Martin

Beraien argazkien bitartez jakin dezakegu nola bizi izan zen euskararen

aldeko festa gure herrian eta nola bukatu zen Baionan.


 

EUSKARAZKO SPOT LEHIAKETA: EUSPOT 2013

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EUSPOT lehiaketa 2013, sare sozialak eta euskara hizpide

Aurten egingo da Euspot-en bigarren edizioa eta lehiaketaren

helburua, euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietan euskara

erabiltzera iristea da.

Bultzatzaile nagusitzat Aretxabaletako Udala, MU unibertsitatea

eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea ageri dira.

Lanak apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu

webgunean, eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 16an egingo da

Aretxabaletako Zaraia aretoan.

Euspot lehiaketa bi helbururekin sortu zen joan den urtean:

batetik hutsune bat bete nahi du ikus-entzunezkoen eta euskarazko

sormenaren arloan, eta bestetik, euskararen erabilera bultzatu nahi du

esparru guztietan. Hain zuzen, lehiaketan parte hartuko duten spot

horiek egiteko baldintza herritarren artean ahozko harremanetan

euskararen erabilera bultzatzea izango da.


 

MARTXELO OTAMENDI AZPEITIAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Duela 10 urteko otsailaren 19an ere, Martxelo Otamendi, orduan
Egunkaria-ko zuzendaria zena eta orain Berria-ko zuzendaria dena,
Azpeitian izan zen hitzaldia ematen, eta ordu batzuk geroago egin
zuten Egunkaria-ren aurkako operazioa.

Gai hori eta beste batzuk izango ditu hizpide oraingoan.

Kultur Mahaia-Sanagustin, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo
Telebista eta Urola Kostako Hitzak antolatutako solasaldi zikloaren
aurrenekoa izango da Otamendirena, Euskal Herriko jende
ezagunarekin euskaraz kalitateko eta prestigioko saioak
antolatzeko asmotan.

Aurreneko saioa:

- Solasaldiko pertsonaia: Martxelo Otamendi Egunkaria-ko
zuzendari ohi eta Berria-ko zuzendaria.

- Solasaldiaren gidaria: Mikel Ayestaran, kazetaria.

- Otsailak 19 (asteartea), 19:30, Sanagustin kulturgunea.

- Ekitaldi irekia. Gonbidatuta zaude.

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL