MAXIXATZEN

  • Letra tamaina Handitu
  • Berezko Letra tamaina
  • Letra tamaina Txikitu
Home Kultura Plaza
Plaza

FILMETAKO AZPITITULUAK EUSKARAZ

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Umeek oporrak dauzkaten garai honetan, etxeko epelean gaudenerako bereziki gogoan hartzekoa da azpitituluak.com helbidean egiten diguten eskaintza.

Filmak eta telesailak kargatu eta deskargatu daitezke bertan, jatorrizko bertsioan eta euskaraz ikusi eta entzun ahal izateko.

Gainera, informazioa eta laguntza ere eskaintzen dute, eta, joan berri zaigun urtean 6.000 azpidatzi deskargatu zituztela jakinda, estimazioa ere izan duela esan liteke.



 

GABONETAKO POSTALA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maxixatzeneko langile, kolaboratzaile, irakurle, ikusle eta abarri

Gabon jai zoriontsuak opa dizkizuet.

 

TOPAGUNEAREN DEIA LARUNBATEKO MANIFESTAZIORAKO

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EUSKARAZ BIZI HERRIXKA GLOBALEAN

Globalizazioa

Oso urte gutxitan planetakoak bihurtu gara. McLuhanen iragarpen famatua orain ulertzen da, 50 urte beranduago. Mundua herrixka bat da, lehen guztiz exotiko zitzaizkigun parajeak eta errealitateak orain hurbilekoak ditugu. Handitu egin da munduarekin partekatzen duguna eta higatu berezkoaren esparrua.

Identitatea

Aurreko joerak berak piztu du beste bat orekatzailea: erabat uniforme izateari uko egin eta identitateari eustekoa. Eta hau akuilu bihurtu da izaera gordetzen duten komunitateentzat, batez ere berezko hizkuntza dutenentzat. Globalak ez diren hizkuntzak –hau da, ia guztiak- aldarrikatzen dira gero eta gehiago. Uholde globalari eusteko, norberetik eta norberaren hizkuntzan.

Amarauna

Globalizarioaren tresna nagusia hedabide gobalak izan dira, horiei esker bilakatu da herrixka lehen planeta zena. Sare laukidunak lotzen gaitu munduarekin, hurbilekoa eta urrunekoa maila berean jarrita. Aldiz gure egunerokoa hurbilean gauzatzen da zati handian, oraindik. Sare laukidunean baino, amaraunean: gu erdigunean, hurbilekoa ondoan, urrunekoa harago. Hedabideak behar hurbilekoa kontatzeko.

Euskara

Euskaldunon berezko hizkuntza, mende luzez ahuldua batzuk eta besteek, azken hamarkadetan suspertu nahi duguna. Badu gaitasunik, ari da irabazten hiztunak eta esparruak, behar du bere komunitatearen nahia. Behar du euskalduna jabetzea euskarak nortasuna ematen diola munduan egoteko.

Euskara herria

Euskararen herrian orain minoria da bere hiztunen komunitatea. Ez da bilakaera naturala izan, behartua baizik. Eta ez da derrigorrezkoa, ez eta atzeraezina ere. Kontua da eraginen norabidea aldatzea eta alde jartzea, euskara bizi dadin. Hiztunen nahia behar da horretarako. Euskaldun bizi nahi sendoa eta konbentzimendu handia. Eta –zer esanik ez- aukera berdintasuna, baldintza egokiak, ahalmendunaren bulkada...

Euskara elkarteak

Komunitatearen nahiak sortu zituen, euskaraz bizitzeko esparruak behar zirelako. “Arrasate Euskaldun Dezagun” jarri zion bere buruari izena sortu zen lehenak. Ezin argiago. Euskaraz bizitzeko, herria euskaldundu. Arrakasta izan zuen asmakizunak, eta ziento bat elkarte sortu da harrezkero, beste horrenbeste herritan.

Toki hedabideak

Denek ez zuten McLuhan ezagutuko, baina euskara elkarteek argi ikusi zuten amaraunaren premia. Gutaz eta hurbilekoaz jarduteko hedabideak, gure hizkuntzan. Informazio uholdearen baitan komunitate irauteko, euskaratik. Berriro arrakasta, eta dozenaka toki hedabide sortu ziren 90eko hamarkadan, erdaretan zeudenei nagusituz. Lehia irekian urrezko domina irabazi zuen hor euskarak. Ez ditu asko bitrinan.

Batera

Herriz herriko elkarteak indartzeko sortu zen Topagunea duela 15 urte, eta toki komunikabideak bateratzeko eratu da TOKIKOM aurten. Batera hobeto eragiteko. Eta Kontseiluan ere helburu berarekin ari gara. Euskara herrian gero eta indartsuagoa izan dadin euskararen nahia, euskaraz bizi nahia.

Hain zuzen horregatik deitzen dizugu abenduaren 1ean Donostiara joan gaitezen: aukera berdintasuna, baldintza egokiak eta nahikotasuna lortzeko, bagarela eta izaten jarraitu nahi dugula indarrez adierazteko. Herrixka globalean euskaraz bizi nahi dugulako.

Mikel Irizar eta Jasone Mendizabal, Topaguneko presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren.

 

GOOGLE-EN ATARIKO DOODLE-A EUSKARAZ? BAI, EZTA?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Ikaskuntzak

Google-n atariko doodle-a euskarari eskaintzea lortu nahi du.

Horretarako atxikimenduak eskatzen ditu, egun hori baino lehen jasotako sinadura guztiak google-era bidaltzeko.

Honako hauxe da lotura:

http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/


 

FEMINISMOA EUSKARARENTZAKO BALIABIDE?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gero eta gehiago dira hiztun bezala euskaldunok geure hizkuntza erabiltzeko aukera dugunean bestelako jarrera bat izan behar dugula uste duten pertsonak.

Horietako gehienak euskal herritarrak dira, baina badira gure lurretatik kanpo jaiotakoak ere, udan hemen bertan ezagutu dugun Juan Carlos Moreno kasu.

Mari Luz Esteban ere Espainian jaioa da, eta EHUko irakaslea dugu Antropologiako sailean.

setmanaridirecta.info

Feminismoa gizartean txertatzea eta euskarak bere herrian dagokion lekua bereganatzea jokabide berberarekin lor litezkeela dio Medikuntzako lizentziaduna eta Antropologiako doktoreak Berrian irakurritako elkarrizketan.


 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL