
Pago arrunta (Fagus sylvatica) hosto galkorreko zuhaitza da, fagazeoen familiakoa. Taxukera sendo eta altuera handikoa, 35 edo 40 m izatera irits daiteke, balio handia ematen dion enbor zuzena eta goialdeko herenean adar-buru obalatuarekin. Zuhaitza isolatuta hazten baldin bada (adar artetik aparte) errotik aldatzen da. Oso garaiz irekitzen da, irregular samar bihurtu, barrenetik adarkatu eta adar-burua nabarmen aldatuz. 
Hostoen ertzetako nerbioak ondo markatuak eta paraleloak (penninervia) dira, gainaldean kolore berde oso biziarekin, heldutakoan ilunagotuz. Oso kokapen horizontala izaten dute beti, ahalik eta argi gehiena berenganatuz. Horrek guztiak tankera laiotz antzekoa ematen die osatzen dituzten basoei, maitagarrien ipuinetakoa ia, eta inguruan beste landareak oso urri hazi ahal izaten dira.

Badira lekua magikoak. Izarraitz da horietako bat.
Joan direneko egun hauetan, kamera hartu eta pagadietan barneratu naiz. Egia esan, paraje hauetan murgiltzea, behelainoa, xirimiria edo eguzkiarekin, beti da polita, bukolikoa, mistikoa... zeuek erabaki nola izendatu nahi duzuen, baina une oro Basajaun zelatan daukazula iruditzen zaizu. Pagadi hauek historia bat dute atzean. Beraien forma okertu horiek erakusten digute, aspaldi batean, ikatza egiten zela inguru hauetan.
Hemen dauzkazue Izarraizko pagadiko argazki batzuek, gogoko izango dituzuelakoan.
Jon Andoni Martin Pegote
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





